euskaraespañol

Estatuko unibertsitateek formazioa dualaren erronkak aztertuko dituzte UPV/EHUn

Noiz eta non

2022/10/07, 09:00 - 17:30

Kokapena

Carlos Santamaria Zentroa
Plaza de Elhuyar 2. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Urriaren 7an, ostirala, 9:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroko auditoriumean, Donostian, ‘Unibertsitateko Prestakuntza Duala Europako Unibertsitate Eremuan’ Nazioarteko Kongresuaren bigarren edizioa hasiko da. 13 autonomia-erkidegotako unibertsitateek parte hartzen dute kongresu horretan, eta Euskal Herriko Unibertsitateak antolatu du bigarren urtez, Eusko Jaurlaritzarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Unibasqekin, Adegirekin, Confebaskekin eta IMH Campusekin lankidetzan.

Biltzarraren inaugurazio-ekitaldian parte hartzen dute:

-Eva Ferreira, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea

-Markel Olano, Gipuzkoako diputatu nagusia

-Jokin Bildarratz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua

Lehenengo edizioaren arrakastaren ondoren, UPV/EHUk, unibertsitatean prestakuntza duala ezartzen aitzindaria izan zenak, nazioarteko topaketa hau hartzen du berriro, eta bere helburuen artean honako hauek ditu: goi-mailako Hezkuntzaren Europako esparruan erreferentzia diren errealitateak lehen eskutik ezagutzea; eredu honen garapenean esperientzien trukea sustatzea; prestakuntza dualaren erronkaren errealitatea eta erronkak identifikatzea Unibertsitatearen eta Enpresaren arteko harremanen eszenatokian; lankidetzaren kalitateaz eta lankidetzaz eztabaidatzea, bai eta trukearen esparruez ere.

Topaketan, Frédéric Sauvagek emango du Frantziako arrakastaren berri, topaketaren hitzaldi nagusia emateko. Frédéric Sauvage Formasup NPC Hauts de France-ko zuzendaria da, Frantziako iparraldean prestakuntza eta lana uztartzen dituzten programak garatzen dituzten goi-mailako 40 ikastetxek, unibertsitatek eta eskola handiek osatutako partzuergoa. Gainera, zenbait mahai-inguru egingo dira, Unibertsitateko Prestakuntza Dualarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaiak jorratzeko, hala nola irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak, unibertsitate-irakaskuntzak antolatzeari eta kalitatea bermatzeko prozedurari buruzkoak, sartzen duen arau-esparru berriarekin eta prestakuntza dualeko programen tutoreak eta instruktoreak prestatzeko beharrarekin zerikusia dutenak. Era berean, prestakuntza dualean parte hartzen duten enpresen eta ikasleen testigantzak izango dira, eta hainbat komunikazio eta beste hainbeste poster aurkeztuko dira.

Infomazioa gehiago eta egitaraua