euskaraespañol

Formazioaren eta Enpresen arteko lankidetza inguruko hausnarketa Arantxa Tapia sailburuarekin batera

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/29

Irudia
Eva Ferreira eta Guillermo Quindos (ezk) - Arantxa Tapia eta Estibaliz Hernaez (esk): Argazkia: UPV/EHU

Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarekin bildu da, prestakuntzaren eta enpresen arteko lankidetzari buruz hausnartzeko. Guillermo Quindós Zientziaren eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren arloko errektoreordea eta Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea izan dira topaketan. Bileran unibertsitate eta enpresa jarduera hurbiltzeko tresnak aztertu dira, eta ikasleen artean espiritu ekintzailea lantzeko eta babesteko konpromisoa hartu da. Era berean, ikerketaren eta ezagutzaren transferentziaren eskutik joatearen garrantzia nabarmendu da, eta etorkizunera begira lan-tresna berriak aztertzea da asmoa.