euskaraespañol

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa

Noiz eta non

Noiztik: 2020/02/27 Noiz arte: 2020/02/25, 15:00 - 00:00

Kokapena

Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostegunean, otsailak 27, Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroa ospatuko da Ignacio Mª Barriola Zentroaren hirugarren solairuan (Elhuyar plaza, 1. Donostia). UPV/EHUk antolatutako Enplegu Foroetatik lehena izango da. Ondoren, martxoaren 5ean, Araban egingo da, Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkarlanean antolatua eta hirugarrena, martxoaren 10ean, Bilbon, Bizkaia Aretoan.

Foroen helburua da Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen eta tituludunen enplegagarritasuna hobetzea; eta, halaber, gazte horien eta profil jakinen bila diharduten enpresen arteko harremanak ahalbidetzea. Era berean, ikasleentzako, enpresentzako eta instruktoreentzako formazio eta aurkezpen saioak antolatu dira. Foroen antolaketan Lanbidek lagundu du.

Gipuzkoako Campuseko Enplegu Foroan 33 enpresak eta 1 erakunde publikok (Lanbide) hartuko dute parte eta ehun lan eskaintza inguru egongo dira. Horretaz gain, 32 stand antolatuta daude eta ekitaldian bi motatako jarduerak egingo dira: batetik, 25 enpresaren aurkezpenak; eta, bestetik, enpresek, aldez aurretik aukeratu dituzten parte-hartzaileekin harremanetan jartzeko aukera izango dute.

Programa ongietorria emateko ekitaldi batekin hasiko da, 15:00etan, Txelo Ruiz, Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen eta Enplegagarritasunaren errektoreorde eta Agustin Erkizia, Gipuzkoako Campuseko errektoreordearekin. Geroago, 15:15etatik aurrera, Enpresen eta hautagaien arteko lehen kontaktua emango dira eta, 15:30etan, enpresen aurkezpenak sektoreka hasiko dira. Ostean, 17:30etatik aurrera, enpresentzako, Lanbideren programak enplegua sustatzeko saioak hasiko dira. Azkenik, Networking Lunch batek, 19:00etan, jarduerari amaiera emango dio.