euskaraespañol

UPV/EHUren enplegu foroak

Noiz eta non

2019/02/14, 00:00 - 00:00

Deskribapena

Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak bana enplegu foro egingo du Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordetzak eta tokian tokiko errektoreordetzak antolatuta. Arabako foroaren kasuan (Empleo Gune) Gasteizko udalaren lankidetza ere egon da.

Foro hauen bidez, UPV/EHUko ikasle eta titulatuen enplegagarritasuna sustatu nahi da eta harremana erraztu gazteen eta profil zehatzen bila ari diren enpresen artean. Halaber, aurkezpenak eta prestatze saioak prestatu dira, ikasle, enpresa eta monitoreei eskainita.

 

Datak:

- Empleo Gune, UPV/EHUren Arabako Campusak eta Gasteizko Udalak antolatutako enplegu foroa da. Otsailaren 14an egingo da, Gasteizko Europa kongresu jauregian.
- Bizkaiko enplegu foroa otsailaren 21ean egingo da Bizkaia Aretoan.
- Gipuzkoako enplegu foroa otsailaren 28an egingo da Barriola eraikinean (ikasgelategia), hirugarren solairuan.