euskaraespañol

UPV/EHUk eta Santa Maria Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/06/08

Irudia

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Santa Maria Fundazioak lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute ‘Unibertsitate inklusiorako Santa Maria Fundazioa bekak’ finantzatzeko, Arrakasta programako ikasleei laguntze aldera.

Arrakasta programa, hain zuzen, arrakasta akademikoa lortzeko programa aitzindari bat da, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek eta UPV/EHUk sinaturikoa. UPV/EHUn ikasketak hasi ahal izan dituzten eta adinez nagusiak diren gazteek parte hartzen dute Arrakasta programan, baldin eta aurretik haurrak eta nerabeak babesteko eta gizarteratzeko foru aldundiaren neurrien mende egon badira edo oraindik ere babes neurrion mende badaude. Arrakasta programaren jatorria UPV/EHUko Garaian taldeko Joana Miguelenak egindako doktorego aurreko ikerketa bat da; Paulí Dávila irakaslea da hango ikertzaile nagusia.

Bi erakundeek sinatutako akordioaren barruan, Santa Maria Fundazioak urtean 15.000 euro emango ditu Arrakasta programan parte hartzen duten ikasleei ikasketak aurrera ateratzen laguntzeko.

UPV/EHUko errektore Nekane Balluerkak eta Santa Maria Fundazioko zuzendari Francisco Javier Palopek sinatu dute hitzarmena.