euskaraespañol

Gasteizko Udalak UPV/EHU saritu du

Ekonomia berde eta zirkularrarekin konprometitutako erakundeen Itun Berdearen X. elkarretaratzean egin da aintzatespena

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/19

Irudia
Argazkian, Gorka Urtaran, Estibaliz Saez de Cámara eta Manoli Igartua.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, Maider Etxebarria lehenengo alkateorde eta Ekonomia Sustapeneko zinegotzia eta Igor Salazar Enplegu eta Merkataritzako zinegotzia bertan zirela, Itun Berdearen X. elkarretaratzeari dagozkion sariak banatu ziren. Ekonomia berde eta zirkularrarekin konprometitutako enpresek gehien espero dutenetako bat da  eta funtsezkoa da klima aldaketaren aurkako borrokari aurre egiteko.

Ekitaldian, enpresen lanaz gain, beste erakunde batzuek arlo horretan egindako lana ere aitortu zen, aipamen bereziak eginez Euskal Herriko Unibertsitateari eta Arabako Parke Teknologikoari.

Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordeak eta Estibaliz Saez de Cámara UPV/EHUren Iraunkortasunaren eta Gizarte Konpromisoaren arloko zuzendariak jaso zuten saria.