euskaraespañol

Geoloeguna 2021

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/05/08, 08:30

Kokapena

Vitoria-Gasteiz (Araba)

Irudia

Deskribapena

Gasteizko Kuaternarioa:  aintzira bat gure oinen azpian

Geoloeguna Espainiako Elkarte Geologikoak bultzatutako dibulgaziozko ekitaldi geologiko bat da, urtero probintzia guztietan ospatzen dena. Helburua geologiaren zientzia herritarrei hurbiltzea da, landa ibilaldiak antolatuz. Ekitaldi horrek aukera paregabea ematen du erliebearen ezaugarri nagusiak eta hurbileko lurralde ingurunearen ezaugarri geologikoak ezagutzeko.

Edizio honetan, gure planetaren azken aro geologikoa ezagutuko dugu, Kuaternarioa. Aldi horretan hiriaren inguruetan pilatutako sedimentuak ikusi ahal izango dira. Bost geldialditan, 2,58 milioi urte baino ez dituen azken aldi horrek giza kokalekuetan izan duen eragina hobeto ulertzeko punturik esanguratsuenak ikusiko dira. Gainera, akuiferoaren adibide bat ikusi ahal izango da, bere potentzialtasuna eta Salburuako hezeguneekin duen erlazioa, Gasteizko udalerrian biodibertsitate eta balio natural handiena duen lekua baita.

Horretarako, doako txango bat antolatu dute, larunbat goizeko 8:30etan abiatuko dena, Elurreta eraikinetik (Nieves Cano, 33).

Izen emateak: ivan_martin96@usal.es

Informazio gehiago: https://geolodia.es

Informazio gehigarria