euskaraespañol

Geolodia 2022, ibilaldi geologiko presentzialak eta jarduera birtualak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

Noiztik: 2022/05/07 Noiz arte: 2022/05/08 08:00 - 21:30

Deskribapena

Asteburuan, maiatzak 7 eta 8an, Geolodia ekimena itzuliko da. Geologiaren dibulgazio ekintza garrantzitsu hau Sociedad de Geológica de España-k (SGE) antolatu du.  Probintzia guztietan hainbat ibilbide geologiko prestatu dira, dohainik eta denentzat, geologiak gure egunerokotasunean duen erlazio estua ikusten lagunduko dutenak.

Ekimena UPV/EHUko geologoen eskutik dator.  Aldez aurretik izen ematea beharrezkoa da eta ibilbide geologiko bakoitzaren informazioa helbide honetan https://geolodia.es/geolodia-2022/ dago, probintzia bakoitzean klikatzerakoan azaltzen dena. Araban, “Influencia de la sal en la formación del Anticlinal de Ocio” larunbata, maiatzak 7an izango da; Bizkaian, maiatzak 8an igandean ospatuko da “Begoñako Argia: geología en el cementerio” eta igandean ere, Gipuzkoan, “Itsaspeko bolkanak ahoa ireki zutenekoa/ El despertar de los volcanes submarinos” ibilbide geologikoak izango dira. Ibilaldietan izenemate, hitzordu, programa eta dokumentazioa Geolodíaren webgunean daude, probintzi bakoitzaren gainean klikatzerakoan.

Aurten jarduera birtualak ere egingo dira. Lau Geolodia berezi egin dira bideo formatuan, Ilargiaren sekretu geologikoak deskubrituz, Kanariar Uharteetako ur azpiko bolkanen azterketa egingo da itsasontzi ozeanografiko batean bidaiatuz, petrolioa eta gasa eraketarena, eta La Palmako erupzioaren berri emango dizkigutenak. Gainera Apirilaren bukaeratik SGE-ren YouTube kanalean Geohitzaldi birtualak esekitzen joan dira. Eta, maiatza geologiko festa bukaera modura, SGE-k “Game of Stone” bideo-jokoa estreinatuko du.

Ibilaldien informazioa: https://geolodia.es/geolodia-2022/

Geolodía 2022 promozio-aurrerakina: https://youtu.be/x-i4kFga8Mg

Informazio gehiago: comunicacion@sociedadgeologica.org