euskaraespañol

Gero eta digitalagoa den merkatuaren aurrean Familia-enpresak dituen erronkak

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/27, 09:30

Kokapena

Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Cámarabilbao

Rekalde Zumarkalea, 50

Datorren asteartean, irailaren 27an, 9:30etik aurrera, Cámarabilbaon lantegi-konferentzia berri bat egingo da bizi dugun ziurgabetasun- eta digitalizazio-giro honetan familia-negozioa hazten, heltzen, berritzen, birformulatzen edo birsortzen ari diren enpresa txiki eta ertainen belaunaldi sortzaileen eta hurrengo belaunaldien kideentzat. Topaketan, digitalizazioa eta berrikuntza aurreko belaunaldien balio eta tradizioarekin konbinatuz familia-enpresek egun lehiakorragoa eta globalizatuagoa den merkatuan aurre egin behar dieten erronkei buruz arituko dira.

"Familiako ETE bat gobernatzea eraldaketa digitalaren aroan" jardunaldian, familia-enpresek arrakasta izateko hain garrantzitsuak diren gaiak landuko dira, hala nola merkatu digitalizatuan lehiakortasuna izatea, enpresen gobernuaren eta kudeaketaren arteko desberdintasunak, belaunaldi berrien ekarpenak entzun beharra, profesionalizazioa eta erabaki estrategikoak hartzeko prozesuak.

Jardunaldi hau Bizkaiko Familia Enpresei bere lehiakortasuna eta iraupena areagotzeko laguntzera bideratutako jardueren zikloaren barruan kokatzen da. Aurten ere Bilboko Ganberak, CEBEKek eta UPV/EHUk, Familia Enpresaren Katedraren bidez, antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Martxotik aurrera zikloak jarduera-programa zabal bat garatu du jardunaldien, tailerren eta hitzaldien artean, Bizkaia osoko enpresa horien antolamendua, egitura eta merkataritza hobetzen laguntzeko. Kudeaketaren hainbat alderdi eta berezitasun lantzen ditu, hala nola ondorengotza, enpresaren barruko rolak, digitalizazioa, ekintzailetza, profesionalizazioa, gobernantza edo kudeaketa ekonomikoa.

Gobernu korporatiboan eta familia-gobernuan espezializatutako Familia-enpresen Aholkularia Javier Macíasek lagunduta, hitzaldi-tailer honetan parte hartzen dutenek hausnarketa egingo dute lehiakortasun-ingurune berri global, digital eta zalantzazkoari buruz eta merkatuko bat-bateko aldaketei erantzuteko beharrari buruz. Era berean, erabakiak hartzeko arintasun-metodologiak hurbilduko dira, negozio-liderren lehentasunak ordenatzen laguntzeko, eta funtsezko kontzeptuak ere hurbilduko dira, hala nola estrategia, eraldaketa digitala, talentuaren kudeaketa eta familiako ETEetan erabakiak hartzeko prozesuak.

Familia-enpresa zikloaren hurrengo hitzorduak “Nola sustatu espiritu ekintzailea Familia-enpresetan”, urriaren 13an, eta “Pertsona fisikoen eta familia-enpresen itxiera fiskala planifikatzea” azaroaren 24an, izango dira, biak CEBEKen egoitzan, Kale Nagusia 50ean. Bestalde, Ganberak “Familia Enpresa profesionalizatzea: Administrazio-kontseilua” izeneko izenburu daraman jardunaldia hartuko du azaroaren 8an.

Familia enpresa Bizkaian

Familia enpresak ekonomiaren eta gizartearen aktibo nagusietako bat dira, Bizkaiko gizarte- eta enpresa-sareari erabat lotutako aberastasun eta enplegu sortzaileak. Enpresa-antolaketa mota hori oso errotuta dago Foru Lurraldean, Bizkaiko enpresa-egituraren % 84 baino gehiago eta Lurraldeko enpleguaren % 40 baino gehiago hartuz. Datu horiek Euskal Ganberetako Familia Enpresen Foroak, UPV-EHUko Familia Enpresaren Katedrarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin egindako Bizkaiko familia enpresaren erradiografia  2019-2020 txostenetik ateratzen dira.

Enpresa horien berezitasunak indar nabariak ematen dizkie lehiakideen aurrean, hala nola konpromiso eta dedikazio handia, familia-balioen identitatea eta enpresa-kultura, epe luzeko jarraitutasuna eta ikuspegia, ezagutzen eta balioen denboran zehar transmisioa, erabakiak hartzeko azkartasuna eta bizkortasuna, mozkinen berrinbertsio handiagoa eta enpresaren erantzukizun sozial handiagoa. Era berean, ezaugarri horiek berak direla eta, berezko mehatxuak dituzte, hala nola ondorengotza-arazoak edo familiaren eta enpresaren kultura eta interesak nahasteko arriskua.

Informazio gehiago eta izen-ematea, hementxe.