-
Gaur hasi dira UPV/EHUko teknikarien, eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lan-eskaintza publiko handienaren oposizio-faseko probak
-
In memoriam: Fito Ramírez-Escudero
-
VI. Ikasleen Biltzarrean emandako zortzi sarietatik zazpi emakumezko ikasleentzat izan ziren
-
COVID-19a duten pazienteen bilakaera txarra klinikoki aurresateko ereduak garatu dituzte
-
Robotaxiek tranpa egiten dute: baliteke gidatze autonomoa horren autonomoa ez izatea
‘Gerra zibila eta resistenza frontetik frontera' mintegia
- Ekitaldia
Noiz eta non
Noiztik: 2023/10/05 Noiz arte: 2023/10/06, 10:00
Kokapena
Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)
Deskribapena
Euskal Herriko Unibertsitatearen ‘Valentín Foronda’ Gizarte Historiarako Institutuak eta Paduako Ikasketa Unibertsitateak ‘Gerra zibila eta resistenza frontetik frontera. Indarkeria, katolizismoa, nazioa eta memoria’.
XX. mendearen lehenengo erdia markatu zuen Europako gerra zibila izenaz deitu izan denarengatik. Figura erretoriko hutsa izatetik urrun, Italian eta Espainian ideologia garaikide handien arteko liskar ireki hori hausturan eta gatazka belikoan gauzatu zen, zein bere civitasetik abiatuta. Bi gerra zibilak, II. Mundu Gerraren atarian edo aldi berean gertatu zirelarik, erabateko gerra izaera izan zuten, lehendik ikusi gabeko ahalmen suntsitzaile eta indarkeria mailetara iritsita. Mintegi honek ikuspegi konparatu batetik heldu nahi dio eragile desberdinek baliatutako indarkeria praktikatzeari, bai eta horrek erlijioarekin eta nazio identitatearekin duen elkarreraginari eta iragan traumatiko horien gainean eraiki den memoriari ere.
Informazioa eta izen-emateak esteka honetan.