Jardunaldia: 'Kooperatibismotik etxebizitzaren arazoari erantzunez'

Noiz eta non

2018/06/22, 9:00

Kokapena

Areto nagusia - Joxe Mari Korta Zentroa
Avenida de Tolosa 72 - 20018 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Donostian, ‘Kooperatibismotik etxebizitzaren arazoari erantzunez’ izeneko Jardunaldia izango da. Jarduera UPV/EHUko GEZKI-Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuak antolatzen du.

Irekiera-ekitaldian parte hartuko dute:

  • Jokin Díaz, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Ekonomiako zuzendaria
  • Aitor Bengoetxea, UPV/EHUko GEZKIko zuzendaria
  • Errapel Ibarloza, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko Euskara, Eleaniztasuna eta Ikaslegorako zuzendaria

GEZKIko koordinatzaile Mikel Bereciartuak dio: “Etxebizitza eta Gizarte Ekonomia ez dira hertsiki loturiko kontzeptuak eta esparruak izan gurean. Etxebizitza, merkatuaren arlo pribatuan edota politika publikoen eremuan kokatu izan dugu tradizionalki, baina gero eta gehiago dira etxebizitza beharrak bestelako era batean betetzeko helburuarekin sorturiko ekimen eta saiakera berritzaileak, gizarte ekonomiarekin erabat loturik. Gai honi buruzko hausnarketa sakona egin nahi dugu GEZKI-tik. Bertan zenbait ponentzia aurkeztuko dira, ondorengo gaiak sakonduz: etxebizitzarako eskubidea, nazioarteko etxebizitza kooperatibei buruzko esperientziak (europako eta amerikako eredu ohikoak aztertuz, Uruguay kasu), eta Euskal Autonomia Erkidegoan emandako etxebizitza kooperatiben errealitatea. Ondoren bi mahai borobil egingo dira, bata gure inguruan etxebizitza kooperatiba berriei buruzko esperientziak aztergai hartuz, eta bestea politika publikoen erronka eta aukerei buruz hausnarketa egiteko helburuz”.

Egitaraua

9:00-9:30

HARRERA ETA JARDUNALDIAREN IREKIERA

9:30-10:00

HITZALDIA: "Etxebizitzarako  eskubidea"

Aitziber Etxezarreta UPV/EHUko Ekonomia Aplikatua I. Saileko Irakaslea

10:00-10:30

HITZALDIA: "Etxebizitza Kooperatibak: Uruguay-ko esperientzia"

Melissa Cabrera UPV/EHUko Ekonomia Sozial eta Solidarioko Masterreko ikaslea

10:30-11:00

HITZALDIA: "Etxebizitza Kooperatiben errealitatea EAE-n"

Santiago Merino CSCE/EKGK-ko abokatu aholkularia

11:00-11:30  ATSEDENALDIA - KAFEA

11:30-12:30

MAHAI INGURUA: "Etxebizitza kooperatibak: kasu praktikoak"

Moderatzailea: Aitziber Etxezarreta GEZKI (UPV/EHU)

  • Asier Lauzirika Abaraska
  • Jubilares Elkartea Determinatzeke
  • Joan Miquel Gual LaBorda
  • Borja Izaola Arkitekto eta co-housing aditua

12:30-13:30

MAHAI INGURUA: “Etxebizitza Kooperatibo politika publikoak: erronkak eta aukerak”

Moderatzailea: Aitor Bengoetxea GEZKI (UPV/EHU)

  • Mario Jose Yoldi Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendaria (EJ/GV)
  • Asier Solagaistoa Grupo Arrasate-ko aholkulari juridikoa
  • Javier Burón Etxebizitza Gerentea (Bartzelonako Udala)
  • Javier Pagaldai BIZIKOOP Etxebizitza Kooperatiben Federazioa

13:30-14:00

JARDUNALDIAREN ITXIERA

  • Rosa Otxoa-Errarte GEZKI (UPV/EHU)
  • Aitor Bengoetxea GEZKI (UPV/EHU)

14:00

ATSEDENALDIA - BAZKARIA

 

*Doaneko izen-ematea: gezki@ehu.eus / 943 01 74 98 / www.gezki.eus