euskaraespañol

Graduazio berria Gipuzkoako Esperientzia Geletan

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2023/06/05

Irudia
Aintzatespen diplomak eta bekak eman zitzaien Gipuzkoako Campuseko Esperientziaren Geletan ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren XXI promozioko 45 ikasleei | Argazkia: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroan, Donostia, aintzatespen diplomak eta bekak eman zitzaien Gipuzkoako Campuseko Esperientziaren Geletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2019-2023) XXI promozioko 45 ikasleei. Campusako errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izan ziren. Halaber, Josu Chueca Historia Garaikidean Doktoreak ‘Linguae Vasconum Primitia El euskera en tierras de Mosen Dechepare’ izeneko hitzaldia eskaini zuen. Era berean, Xabier Euskitze bertsolariak zein Jone Santamaría Azpiri eta Enrike Kortabitarte Lardizabal 4. mailako ikasleak ekitaldian parte hartu zuten ere.

Giza Zientzietako Unibertsitate Titulua 55 urtetik gorakoentzako, 4 urteko titulua da eta ez du aldez aurreko ikasketarik behar. Bertan, jakintza-arlo desberdinetako irakasgaiak ematen dira, hala nola, artea, historia, hizkuntza, osasuna, filosofia eta abar. Gainera, aurten ‘Yo de mayor quiero ser…’ Udako Ikastaroa ere antolatu da, biztanle-talde horri zuzendua eta publiko guztiari irekia.