euskaraespañol

Gipuzkoako Esperientzia Gelen ikasturte akademikoaren itxiera

  • Albisteak

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/02

Irudia
Gipuzkoako Esperientzia Gelen ikasturte akademikoaren itxiera. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaria Zentroaren auditorioan, Donostian, Esperientziaren Ikasgeletan (55 urtetik gorakoentzat) ematen den Giza Zientzietako Unibertsitate Tituluaren (2017-2021) hemeretzigarren promozioko ikasturte amaierako ekitaldia egin da. Guztira 50 ikaslek amaitu dituzte ikasketak. Gipuzkoako Campusako errektoreorde Agustin Erkizia eta Gipuzkoako Esperientziaren Ikasgeletako zuzendari Amaia Irazusta ekitaldiaren buru izan dira. Halaber, UPV/EHUko Zuzenbide Fakultateko irakasle Luis Castellesek hitzaldia eskaini du. Izenburua: ‘La transición política española (1975-1982)’. Laugarren ikasturteko ikasleen ordezkari Jesusa Taratielek eta Josemi Sarriak ekitaldian parte hartu dute ere.