euskaraespañol

Aurkezpena

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearen 40. urteurrena ospatzeko jardueren programaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2021/11/10, 11:00

Kokapena

Auditorioa - Gizarte eta Komunikazio Zientzia Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)

Deskribapena

Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateak bere sorreraren 40. urteurrena ospatzeko prestatu duen jarduera-programa aurkeztuko du. Orain dela lau hamarkada, hain zuzen, Bartzelonako Unibertsitatearen mende egoteari utzi zion.

Bertan aurkeztuko da, halaber, urteurren horrekin zerikusia duten ekimenak biltzen dituen webgunea, non fakultateko ikasgeletatik igaro diren pertsona ospetsuek ere parte hartzen duten.

Prentsaurrekoaren ondoren, data berezi hori oroitarazten duen eskultura bat erakutsiko da, eta plaka bat aurkeztuko da, ikasturte osoan zehar eraikinaren sarreran nagusi izango den urteurrenaren irudi korporatiboarekin.

Prentsa Aurrekoan parte hartuko dute:

- Ana Irene del Valle, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko dekanoa.

- Beatriz Zabalondo, Bizkaiko Campuseko Euskara eta Kulturako zuzendaria.

- Terese Mendiguren, Komunikazio eta Gizarte Proiekziorako dekanordea.