euskaraespañol

Gizarte Langintzako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2022/06/20

Gizarte Langintzako ikasleak
Gizarte Langintzako ikasleak | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Arabako Campuseko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko ikasleen 2017-2021 eta 2018-2022 promozioetan graduazio ekitaldiak egin ziren Letren Fakultateko Areto Nagusian burututako bi ekitalditan.

Aitor Zurimendi UPV/EHUko idazkari nagusiak eta Manoli Igartua Arabako Campuseko errektoreordeak zuzendu zituzten ekitaldiak, hurrenez hurren eta Amaia Inza Bartolome Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateko dekanoak eta Mariel Quera Arabako Gizarte Langintzaren Elkargo Ofizialeko presidenteak hartu zuten parte.

2018-2022 promozioan 91 pertsona graduatu dira eta Miren Ariño eta Maddalen Epelde izan ziren amabitxiak. Bestalde, 2017-2021 promozioan 55 pertsona graduatu ziren eta amabitxia Edurne de Juan irakaslea izan zen.