euskaraespañol

Global Entrepreneurship Monitor Euskadi 2021-2022 txostenaren aurkezpena

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/09/28, 11:00

Kokapena

Ekitaldi aretoa - Micaela Portilla Ikergunea
Justo Vélez de Elorriaga 1. -01006- Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Asteazkenean, irailaren 28an, 11:00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Arabako Campuseko Micaela Portilla Ikerguneko ekitaldi-aretoan, Global Entrepreneurship Monitor Euskadi 2021-2022 txostenaren datuak Observatorio del Emprendimiento del País Vasco-Euskal Ekintzailetzaren Behatokiak (EEB-OVE) antolatutako aurrez aurreko eta online topaketan aurkeztuko dira.

Ekitaldian María Saiz, EEB-OVEko presidenteak hartuko du parte, eta ikerketa horren ondorio nagusiak azalduko ditu. Aurkezpenean parte hartuko dute Leyre Madariaga, Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak eta Amaia Calleja, UPV/EHUko Arabako Campuseko Ekintzailetzako eta Transferentziako Zuzendaria.

Txostena EEB-OVEko aditu eta ikertzaileen taldeak egin du, eta EAEko 4.300 pertsona baino gehiagoren (30.000 baino gehiago estatuan) parte-hartzea izan duen inkesta batetik lortutako datuak jasotzen ditu.

Ekitaldia EHUTB Arabako campusa kanalean emango da esteka honetan: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d