euskaraespañol

Zuzenbideko eta Kriminologiako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/16

Irudia

Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiaren areto nagusian, Donostian, UPV/EHUren Euskla Herriko Unibertsitatearen Zuzenbide Fakultateko Zuzenbide Graduko 97 ikasleen eta Kriminologia Graduko 40 ikasleen karrera bukaerako ekitaldia egin zen. Ekitaldiaren buru izan ziren Nekane Balluerka UPV/EHUko errektorea, Juana Goizueta Zuzenbide Fakultateko dekanoa eta Andres Krakenberger ‘Pablo Ibar’ heriotza-zigorraren aurkako Elkarte kidea eta promozioaren aitabitxia. Bertan Graduko Sari bereziak eta Gradu Amaierako Lan onenaren saria eman ziren. Halaber, Justizia Sozialaren aldeko Klinika Juridikoaren bidetik defendatutako Gradu Amaierako Lanei aitorpen berezia egin zen ere.