euskaraespañol

Gasteizko Ingeniaritzako ikasleen graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2018/11/06

Irudia

Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ekitaldi aretoak hartu zuen ikasketak 2017/18 ikasturtean amaitu zituzten ikasleen graduazio ekitaldia, guztira 112 ikasle. Bertan banatu ziren titulazio bakoitzeko espedienterik onenei eman beharreko sariak eta aintzatetsi zen SEA Arabako Enpresen elkartea, eskolarekin urte luzetan izandako lankidetzarengatik.

Ekitaldiaren buru Iván Igartua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako Campuseko errektoreordea izan zen eta mahaikide izan zituen Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Itziar Gonzalo Gasteizko 2. Alkate ordea, Miren Artaraz Euskal Gobernuaren Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria, Pascal Gómez SEAko presidentea eta Javier Sancho eskolako zuzendaria.