euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

Noiz eta non

2019/10/17, 18:00 - 00:00

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostegunean, urriak 17, 18:00etan hasita, Europa kongresu jauregiko María de Maeztu auditorioan (Gasteizko etorbidea, 85. 01009 Gasteiz), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean titulatutako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Ekitaldiaren buru Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea izango da eta lagun izango ditu Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargoko presidentea, Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, Eneko Usandizaga Olazabal, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea, Daniel de Luis Rabadán, Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko kidea eta, hauez gain, Manoli Igartua Olaetxea, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa.

Oraingo honetan, 244 ikasle izan dira titulazio ezberdinetan graduatuko direnak: 113 Farmaziako Graduan, 39 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduan, 36 Ingurumenaren Zientzietako graduan eta 56 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan. Promozioaren amabitxi jardunen da Carmen de Vega UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzia saileko irakaslea, ‘Elikagaiak dun eta gabe’ izeneko hitzaldia emanez.