euskaraespañol

Ikasle graduatu berriak Farmazia Fakultatean

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/10/21

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Gasteizko Europa kongresu jauregiaren Maria Maeztu auditorioan egin zen Farmazia fakultateko 244 ikasleen graduazio ekitaldia, honako titulazioetan ikasketak amaitu baitituzte: 113 Farmaziako Graduan, 39 Elikagaien Zientzia eta Teknologiako Graduan, 36 Ingurumenaren Zientzietako graduan eta 56 ikasle Giza Nutrizio eta Dietetikako graduan.

Ekitaldiaren buru Nekane Balluerka Lasa UPV/EHUko errektorea izan da eta lagun izango ditu Iván Igartua Ugarte UPV/EHUren Arabako campuseko errektoreordea eta Manoli Igartua Olaetxea, UPV/EHUko Farmazia Fakultateko dekanoa, Miguel Ángel Gastelurrutia Garralda Euskal Herriko Autonomi Erkidegoko farmazialarien elkargoko presidentea, Mª Carmen de Vega Castaño, Euskal Autonomi Erkidegoko elikagaien zientzia eta teknologiarako elkarteko idazkaria, María José Ibáñez Rozas, Euskal Herriko dietista eta nutrizionisten elkargo ofizialeko presidentea eta Daniel de Luis Rabadán, Autonomi Erkidegoko ingurumen zientzialarien elkarteko kidea.

Promozioaren amabitxi jardunda Carmen de Vega UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientzia saileko irakaslea, ‘Elikagaiak dun eta gabe’ izeneko hitzaldia emanez.