euskaraespañol

Farmazia Fakultateko ikasleen graduazioa

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/10/28, 17:30

Kokapena

Europa biltzar jauregia
Vitoria-Gasteiz (Araba)

Deskribapena

Ostiralean, urriak 28, 17:30etan hasita, Europa kongresu jauregiko María de Maeztu auditorioan (Gasteizko etorbidea, 85. 01009 Gasteiz), Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Farmazia Fakultatean 2020-21 eta 2021-22 promozioetan titulatutako ikasleen graduazio ekitaldia egingo da.

Manoli Igartua Olaechea UPV/EHUren Arabako Campuseko errektoreordea izango da ekitaldiaren buru eta Miren Artaraz Miñon Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria izango da bertan. Hauekin batera izango dira Flavia Marina Erazo Presser, Euskadiko Farmazialarien Elkargo Ofizialeko presidentea; Mª Carmen de Vega Castaño, Euskadiko Elikagaien Zientzia eta Teknologia Elkarteko idazkaria; Mª José Ibáñez Rozas, Euskal Autonomia Erkidegoko Dietista eta Nutrizionisten Elkargo Ofizialeko idazkaria, eta Daniel de Luis Rabadán, IZE-Euskadi Ingurumen Zientzialarien Elkarteko idazkaria, eta Mirari Ayerbe Díaz, UPV/EHUren Farmazia Fakultateko dekanoa.

Maite Maguregui Hernando irakasleak eskainitako hitzaldiaren ondoren, 2020-21 eta 2021-22 promozioetako aparteko sariak eta diplomak banatuko zaizkie ikasle graduatuei.