euskaraespañol

Ingeniaritza Dualaren graduazioa

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/02/01

Irudia

Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradu Dualaren 2015-16, 2016-17 eta 2017-18 promozioetako ikasleak bildu ziren, IMH-Makina Erremintaren Institutuan Gradu amaiera ospatzeko, UPV/EHUra atxikitutako lehen hiru promozioak alegia. Erakundeen izenean ekitaldian parte hartu zuten: Agustin Erkizia UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak; Ane Beitia Elgoibarko alkateak; Miren Artaraz Eusko Jaurlaritzako Unibertsitateetako zuzendariak; Garikoitz Agote Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako zuzendariak; eta Ixaka Egurbide, IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako zuzendariak. Erakundeen ordezkarien hitzak entzun ondoren, agiriak jaso zituzten ikasleek eta guztien izenean Amaia Decastro ikasleak bere hitzak eskaini zituen, gogoan izanik dagoeneko gure artean ez dauden kideak. Ikasleekin batera familia, lagun, Dualeko enpresa kideak, eta IMHko tutore, irakasle eta lankideak izan ziren ekitaldian. Ekitaldia amaitzeko Euskal artista ezagunak diren Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak, musika saio bikaina eskaini zuten.