euskaraespañol

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Graduazio Ekitaldia Eibarren

Noiz eta non

2021/09/24, 17:00

Kokapena

Eibar (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostiralean, irailak 24, arratsaldeko 17:00etan, Eibarko Hezkuntza Esparruko  Areto Nagusian, UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako 2019-2020 eta 2020-2021 ikasturteetan graduatu berri diren ikasleen Graduazio Ekitaldia izango da. Eva Ferreira UPV/EHUko errektorea, Jon Iraola Eibarko alkatea (bideoa) eta Xabier Ostolaza UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako zuzendaria ekitaldiaren buru izango dira.

Egitaraua

-Sarrera, Agur danak.

-Patxi Alkorta, Eibarko ataleko koordinatzaile jaunaren hitzak.

-Xabier Ostolaza, Eskolako zuzendari jaunaren hitzak.

-Jon Iraola, Eibarko alkate jaunaren hitzak (bideoa).

-Juan Ángel Balbás, Debegesa Sustapen Elkartearen zuzendariaren hitzak (bideoa).

-Cristobal Villasante, Teknikerren Energia Berriztagarrien ataleko arduradunaren hitzak (bideoa).

-Ikasleen ordezkarien hitzak.

-Diploma banaketa.

-Amaiera. Eva Ferreira, errektore andrearen hitzak.

-Gaudeamus Igitur ereserkia.