euskaraespañol

Arrakasta handia Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Praktikak eta Enplegua Jardunaldian

  • Kronika

Lehenengo argitaratze data: 2019/05/09

Irudia
Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Praktikak eta Enplegua Jardunaldia. Argazkia: Oscar Bernal. UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Praktikak eta Enplegua jardunaldian (PrEp2) 45 enpresak eta 200 ikasle eta egresatu baino gehiagok parte hartu dute. Hitzaldietan enpresen jarduna ezagutzeaz gain, ikasleek elkarrizketak egin dituzte enpresa ordezkariekin eta beren CV emateko aukera izan dute.