euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXVI)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/28

Tinta grisaxka eta beltzezko forma kiribilen segida bat ikusten dugu gradiente gorrixka duen hondo baten gainean dantzan. Batzuk definituak eta irmoak dira, beste batzuk libreagoak dira eta puntu gris txikiz eginda daudela antzeman daiteke.

NON: Gasteiz. NOIZ: 2020ko apirila. NORK: Marta Mtz. de Antoñana. Farmazia Fakultateko teknikaria eta Arteko graduko ikaslea.

 

Ikusten ez denaren eta ikusten denaren arteko tentsio integratuak dantza sortzen du, barruko espaziotik kanpoko espaziora eta bueltan, era magiko batean. S. Alba Ricok dioen moduan: “Dantzak barrutik xurgatzen edo xukatzen du gorputza: gorputza lurralde bihurtzen da, handik barnearen irteera bat gertatzen da”.

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus