euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XXIV)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/26

Argazkiak 9 irudi zuri-beltzeko collage bat aurkezten du, zeinetan ikasle bakoitzak bere etxeko planoa eta gela ezberdinak marrazten dituen. Batzuk oso teknikoak eta zehatzak dira, trazu zuzen eta sendoekin, eta horietan altzaririk txikiena ere markatuta daude. Beste batzuk zirriborro azkar eta bihurriak dira. Etxe bakoitza ezberdina da: itxura, gela kopurua eta banaketa, eskaileradunak eta gabeak, bakoitza bakarra da bere itxuran.

NON: Arkitektura Irudigintza IV ikasgaiko ikasleen etxeetan. NOIZ: 2020ko martxoaren 13tik aurrera, NORK: IKASLEAK: Barbero, Arrizabalaga, Zugazua, Erentxun, Benko, Aldama, Vivas, Tejado. Arkitekturaren Oinarrietako Gradua | IRAKASLEAK: Izkeaga, Casado, Mujika. Arkitektura Saila. Arkitektura Goi Eskola Teknikoa.

 

Arkitektura Irudigintza IV, etxetik

Urtero egin ohi dugu landa-praktika bat Gipuzkoako herriren batera, apuntea eta krokisa lantzera: Zarautz, Usurbil, Azpeitia... Aurten, konfinamendua hasi arte, Ordizian jardun gara, baina martxoaren 13a geroztik eskatu dizkiegu ikasleei lehen aldiz, eta halabeharrez, etxearen krokis eta teknikoak.

Hauek dira, beraz, guretzat garai honen irudiak.

 

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus