euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldiko irudiak (V)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/28

Metalezko baranda baten hutsuneen artetik, hiri baten paisaia ikusten dugu. Antzeko tamaina eta teilatu gorrixkak dituzten eraikin ugari daude, bidegurutze bat osatuz. Eraikuntza zuri eta garaiagoek inguratzen dituzte eta, atzealdean, etxe batzuez zipriztindutako mendixka berde bat dago.

NON: Santurtzi. NOIZ: 2020ko apirilak 9. NORK: Blanca Irene González. Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetza

Bizitza supituki aldatu zen, eta egunak pasa ahala beste ikuspuntu batetik begiratzen ikasi dugu. Lehen hurbil zegoena, gaur urrun dago. Bizitza beste modu batean ikustea besterik ez da.

 

Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Atal honetan berrogeialdian zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi diguzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus