euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldiko irudiak (VI)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/04/29

Belar-izpi hondoan, liztor erregina bat kamerari begira dago adartxo batetik jalgirik dirudien habiaren alde batean pausaturik.

NON: Arrankudiaga-Zollon, baserriaren ondoko larrean. NOIZ: 2020ko apirilak 15, 8:00 aldean. NORK: Denis Benito. Doktoregaia. Plentziako Itsas Estazioa (PiE).

Udaberria etorri da eta intsektuak dagoeneko euren jardueretan buru-belarri daude murgilduta. Bere kabia egin berrian lanean dabilen polistes nimpha espezieko liztor hori bezala. Liztorrek oso ospe txarra eduki arren, nahiko baketsuak dira, ziztada beren azken errekurtsoa da, eta funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen dute, polinizatzaileak eta beste artropodoen predatzaileak baitira.

Denisen argazki gehiago ikusteko: https://www.instagram.com/dbeni91/?hl=es

 

Gure "leihoen beste aldean" saileko argazki guztiak Photocampusen

 

Atal honetan berrogeialdian zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi diguzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus