euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XI)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/07

Lehen planoan, aspertuta dirudien txakur marroi baten burua nabarmentzen da, landare txikiz eta metal herdoilduzko loreez inguratuta. Atzealdean, metalezko baranda batek terraza txiki bat ixten du loreontzi batzuekin.

NON: Zamora. NOIZ: 2020ko martxoak 31. NORK: Elena Vecino. Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea.

 

Zain, erne, inguruan gertatzen ari diren aldaketez jabetu nahian.

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus