euskaraespañol

Gure leihoen beste aldean: 40aldi eta ondoko faseetako irudiak (XII)

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/05/08

Marrazki digital bat ikusten dugu, trazu markatuekin. Emakume batek ezkerrerantz itxaropentsu begiratzen du, ilunabarreko eguzkiak islatuta. Ile marroi luze eta leuna du, begiak baita marroiak, sudur zabal eta ezpain handi eta argitsuak. Bufanda lodi bat janzten du eta, azpian, beroki beltz bat.

NON: Bilbo. NOIZ: 2020ko apirilak 24. NORK: Ane Melero Vicente. EHUalumni. Ikusentzunezko Komunikazioan graduatua.

 

Esperantzari begira

«Ez etsi, ezta ez etsitzeagatik beragatik. Dena bukatua dela dirudielarik, indar berriak agertzen dira. Bizi zarela esan nahi du horrek». Franz Kafka

Anek sortutako irudi gehiago ikusteko: https://instagram.com/anearts22?igshid=162set5awa6sr

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

 

Berrogeialdian eta ondorengo faseetan zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus