euskaraespañol

Gure txokoak: Arnasa hartu, pasieran ibili, ikusmiraz gozatu

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/11/18

Flor López
Flor López, Arboretumeko pabilioiaren aurrean. Argazkia: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

Zalapartatik barealdira. Unibertsitateko Bibliotekatik irten, Doktorego Eskola baitago han, Mikel Laboa plaza albo batera utzi, hango kafetegiak eta jendearen eman etengabea, eta Arboretum aldera jaitsi. Eta pasieran ibili, arnasa hartu eta, pabilioira iristean, hango ikusmiraz gozatzera jesarri, batik bat egun eguzkitsuetan, udaberrian eta udazkenean. Eta lanera itzuli, pilak kargaturik.

Inguru baketsu horretara hurbiltzen da ahal duen guztietan Flor López, Doktorego Eskolako administrazio burua. Eta leku hori aukeratu du guri erakusteko Gure txokoak atalean.

Nola iritsi: 43°19'41.4"N 2°58'01.5"W