euskaraespañol

Gure txokoak: Toki bat zaratatik aldentzeko

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/05

Irudia
Argazkia: Fernando Casabella. UPV/EHU

Ikusentzunezko Komunikazioko teknikari Javier Valientek aurkezten digun lekua anfiteatro bat da, Arte Ederren Fakultatearen hegoaldeko fatxada Lertutxeko urtegira doan ibarbidearekin osatzen duena. "Betidanik jo izan dut Arte Ederren Fakultatea Leioako campusak arkitekturan izandako modernizazioaren elementu esanguratsuentzat. Eraikin hau eraiki zenez geroztik urte ugari igaro badira ere, eta denborak aztarnak utzi baditu ere eraikinean, bakea igortzen jarrai dezake naturak moldekatutako leku bukoliko honek. Beirate erdizirkular batek eskolen zaratatik isolatzen gaitu eta, horregatik, bazter honetan lasaitasuna arnasten dugu eta lanaldia amaitzeko energiaz kargatzen gara".

Nola iritsi: https://goo.gl/maps/7yLCz9g7FLPEVMD38