| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Capitanes intrépidos
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
Gure txokoak: Atseden hartzea milioika urteko historiaz inguratuta
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/08

Nire denbora-pasa gogokoenetako bat da ibiltzea, bai hirian barrena paseatzea bai mendian erritmo bizian ibiltzea. Unibertsitatean nagoenean eta eguraldia lagun denean, gustukoa dut Arboretumetik paseatzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatetik bost minutura baino gutxiagora, paseo atseginak egin daitezke eta aldi berean botanikaz eta bioaniztasunaz ikasi. Berdegune honek aukera ematen digu eguneroko zereginetatik aldentzeko, udaberrian loratzen diren arrosa-landare eta errododendroak bezalako zuhaixken koloreak miresteko eta hegaztien txorrotxioa entzuteko (bide batez esateko, hegan espezializatutako dinosauroak liratekeenak, paleontologook ikertzen dugun erregistro fosilak erakusten digun bezala).
Gustukoa dut Arboretumaren pasealeku geologikotik ibiltzea, gure inguruko arroka bilduma batek osatua, horietako batzuk duela 200 milioi urte baino gehiago eratuak. Arroka horiek kontatzen digute euskal-kantauriar arroaren historia geologikoa.
Nolanahi ere den, nire lekurik kutunena Arboretumaren beste muturrean dago: Honoris Causa doktoreen pasealekua edo basoa, sarrera Errektoretzaren eraikinaren parean duena. Zehazki, kareharri urgondar blokeak lerrokaturik ikus ditzakegu bertan, antzinako arrezife multzoen lekukoak, Bizkaiko meatzaritza historiako burdin mea enblematikoak dituztenak. Txoko paregabea da liburu on bat irakurtzeko, haritz, pago, gaztainondo eta urkien itzalpean.
Hauxe da Xabier Pereda Suberbiola Zientzia eta Teknologia Fakultateko Geologia Saileko irakasle-ikertzaileak aukeratutako txokoa.
Nola iritsi: 43º33'02.6"N 2º97'14.3"W