| English
-
Euskara modernoaren hiztegirik zehatzena landu du UPV/EHUko Euskara Institutuak
-
Martxoaren 10ean ere ospatuko dugu Emakumeen Eguna
-
UPV/EHUk 1,3 milioi euro inbertitu ditu Euskaltelekin bere ikastegietako WiFi azpiegitura hobetzeko
-
700.000 € konputazio kuantikorako osagai erabakigarriak garatzeko
-
Amaia Iparragirre Letamendia: «Beharrezkoa sentitzen dut emakume erreferenteak izatea»
Gure txokoak: Begirada altxatu
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/01/26

Arabako Campusean dauden eta burura datozkidan txoko polit askoren artean, Elurreta eraikineko nire lekurik gustukoena aurkeztu nahi nuke, oharkabean pasatzen duelako erabiltzaile gehienentzat eta errekonozimendua merezi baitu.
Joan den mendean, eta 2002an Arabako Campuseko ikasgela eta biblioteka gisa ireki zen arte, eraikina ospitale izan zen. Antzinako garai horietatik gordetzen ditu oraindik, bigarren solairuko sabaian ageri den beiratea bezalako obra lanak. Eraikina erabiltzen dugun pertsona guztientzako igarobidea da, eta askotan, gure kezkak eta gela-aldaketaren erritmo bizkorra direla medio, ez gara izaten gai zenbait segundo eskaintzeko, bereziki egun eguzkitsuenetan, bere xarma orduantxe erakusten duelarik.
Anima zaitezte gerturatzera, aurkezten dizuedan txokoa aspaldi ikusi ez baduzue edo oraindik ezagutzen ez baduzue, Elurreta eraikinera egingo duzuen hurrengo bisitan, begiratu gora eta minutu bat eskaini lasai lan polit eta enblematiko honi.
Toki hori da Aitor Ruiz de la Torre Acha Enpresen Antolakuntza saileko irakasle eta testuaren egileak aukeratutakoa.
Nola iritsi: 42°50'18.3"N 2°40'25.1"W