euskaraespañol

Gure txokoak: Biziaren igarobideko lorategia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/09/29

Loli Alonso, Psikologia Fakultateko administratzailea. UPV/EHU.
Loli Alonso, Psikologia Fakultateko administratzailea, bere bulegotik ikusten duen Miguel Unamuno parkean. Argazkiak: Jorge Navarro. Komunikazio Bulegoa. UPV/EHU.

"Hauxe da Gipuzkoako campuseko nire txokorik gogokoena. Iragaitzazko paisaia bat delako osoki, bilakabidean beti. Urtaro bakoitzean kolorez mudatzen da. Egunean zehar etengabe mugitzen da, eta, unearen arabera, protagonistak aldatzen dira: unibertsitateko bizia goizetan, eta arratsaldeetan hiriko bizia. Horrexegatik da nire tokirik gogokoena. Bizia dariolako. Gustatzen zaidalako bizia nola igarotzen den ikustea".

Hori da Loli Alonsok, Psikologia Fakultateko administratzaileak Gure txokoak atalerako aukeratu duen lekua.

Nola iritsi43°18'27.4"N 2°00'35.4"W