| English
-
Daniel Reta ikertzaileak ERC Starting Grant beka jaso du, 1,5 milioi eurokoa
-
Euskal Herriko Unibertsitateak Gabriel Aresti Katedra abian jarri du
-
Energía oceánica, una de las renovables menos conocidas
-
Capitanes intrépidos
-
Araztegi-urek ibai-ekosisteman eragiten dute, ondo tratatuta eta oso diluituta egon arren
Gure txokoak: Bizitzaz beteriko bihotz berdea
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2023/06/01

Unamuno plaza hainbat fakultateren erdian dago. Berdegune zabal hau izkina batean zegoen parking gris bat izaten hasi zen, eta pixkanaka, hainbat eraikinez inguratua izan zen, Gipuzkoako Campuseko bihotz berdeetako bat bihurtu zen arte.
Campuseko ikasle eta langileak igarotzeko eta elkartzeko gunea da, ez bakarrik lanerako, baita aisialdirako ere, ping-pong mahaiak, izar formadun bankuak eta kafetegiak aprobetxatuz. Orain udaberrian berde dago, loreak eta zuhaitzak ditu, urteko unerik politenean eta bizienean.
Une batez jarleku edo kafetegi batean esertzeak, fakultate batetik bestera plazaren erdigunea gurutzatuz joateak edo Ignacio Mª Barriola Zentroaren balkoietatik begiratzeak Gipuzkoako Campusean egunero gertatzen den bizitza unibertsitarioa ikusteko eta sentitzeko aukera ematen dizu. Horregatik da nire lekurik gogokoena.
Honako hau da Ana San Martinek, Gipuzkoako Campuseko zerbitzuburuak, aukeratu duen lekua, testua bera ere berak egina delarik.
Nola iritsi: 43°18'24.9"N 2°00'34.5"W