euskaraespañol

Gure txokoak: Industrian sartzeko ate bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/01/21

Irudia
Charles Pinto. Foto: Tere Ormazabal

Pertsona bat Bilboko Ingeniaritza Eskolaren tailer mekanikora lehenengoz sartzen denean, lehen-lehenik buelta eman, eta egiaztatzen du benetan unibertsitate ikastegi batean dagoela eta ez gure inguruko industria sektoreko enpresa batean. Segidan, tailer bateko taladrina eta metal usaina iristen zaio, ikasleek, teknikariek eta irakasleek partekatzen duten airean dagoena.

Milaka ikasle igaro dira hemendik, eta sentsazio horiek ez dituzte sekula ahaztuko, seguru. Bertan, gero beren enpresetan topatu dituzten makina berdin-berdinak erabili dituzte, eta seguru nago enpresetan gogora etorri zitzaiela beren eskolaren espazio honetan sartu ziren lehen aldi hura.

Txirbila harrotzeko makinen zaratak, artezteko makinak, laserren berotasuna eta elektrohigadurako makinen mugimendu geldoa, errotuta daude horiek guztiak tailerretik igaro diren pertsona guzti-guztien oroimenean. Hortaz, etorri eta eraman itzazu sentsazio horiek!

Espazio hori aukeratu du Charles Pintok, UPV/EHUko Ingeniaritza Mekanikoko katedradunak.

Nola iritsi: 43°15'44"N 2°56'54"O