euskaraespañol

Gure txokoak: Garai onak lirikarako

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/10

Amaia Ibarraran Bigalondo
Amaia Ibarraran Bigalondo Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

"Arabako Campuseko Unibertsitate pabiloian gaude, erabilera anitzeko aretoan, hain zuzen ere. Espazio hau aukeratzeko arrazoiak asko dira. Batetik, campusaren eta bertako bizilagunen espazio komuna delako. Bestetik, ordezkatu eta adierazten duenarengatik: kulturarako toki bat, kulturaren aldekoa, kultura partekatzeko. Campuseko pertsonentzat ez ezik, campusaz eta bere eskaintza kulturalaz gozatu duten gasteiztarrentzat ere bai.

Arlo pertsonalean, espazio honek gogora ekartzen dizkit Campuseko "Kultura zuzendari" gisa aritu nintzeneko lau urteak. Lau urte, kontzertuez, teatroaz, erakusketez eta kultur ikastaroez betetako lau urte izan ziren, eta gune hori hiriko kulturaren erreferente bihurtu zen, unibertsitate proiekzioaren adibide argia "trenbidea zeharkatzeko" adibidea. Eman ta zabal zazu. Lau urte, zeinetan "buru-belarri" bizi eta gozatu nintzen, Errektoreordetzako pertsonal guztiarekin eta, bereziki, kultur taldearekin: Yolanda, Virginia, Riki, Mikel, Garbiñe, Nerea, Mai eta Jalas. Pruden, gogoan zaitugu, bihotzean.

Garai haiek, zalantzarik gabe, garai onak izan ziren lirikarako".

Hauxe da Amaia Ibarraran Bigalondo Ingelesa eta Alemaniar Filologia Saileko irakasleak, Arabako Campusaren Proiekzio Kulturala 2004 eta 2009 artean zuzendu zuenak, Gure txokoak atalerako aukeratu duen gunea.

Nola iritsi: 42°50'23.9"N 2°40'08.4"W