euskaraespañol

Gure txokoak: Gogoeta eta sorkuntza

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/06/16

Iker Badiola
Arboretumeko anfiteatroa. Argazkia: Egoi Markaida. Komunikazio Bulegoa, UPV/EHU.

"Anfiteatro edo teatro. Erromatarren garaira atzera begirada bat egiten badugu teatro izango litzateke. Teatroak drama erakusten zuen Erroman eta Atenasen, bi teatro batuz gero anfiteatro bat, eta drama ber bi, zer ote?

Baina zergatik erdia ikus-entzuleentzat eta beste erdia parte-hartzaileentzat? Behar bada inguruaren begiratoki baino ez da, horregatik bere erdiaren zabaltasuna. Eta zergatik gure egunerokotasunetik at eta bizkarrez? Hori izan daitekelako funtsean bilatzen duena; geldialdia, arnasa, isiltasuna, gogoeta.

Horra hor jakintzaren sorkuntzak behar duen pausarako nire gogoeta gunea, edo gogoetak behar duen sorkuntzaren tokia".

Hauxe da Iker Badiola Etxaburu Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologia eta Histologia Saileko irakasleak Gure txokoak atalerako aukeratu duen gunea.

Nola iritsi43.32878104247617, -2.9683774388009208