euskaraespañol

Gure txokoak: Lanari ekin baino pixka bat lehenago

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/02/17

Javier Yanci
Javier Yanci, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko (Kirola) sarrerako bidean. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

“Iruñean hartzen dut autoa, han bizi naiz eta. Gasteizen aparkatzen dut, Hezkuntza eta Kirol Fakultatearen ondoan, hesia pasatu eta landaretza arteko ibilbide labur hori, ikastegira sartu artekoa, da niretzat pozezko une atsegina, minutu batzuetako lasaitasuna lankideekin eta ikasleekin topo egin baino lehen eta egun berri batekin bete-betean hasi aurretik. Horregatik, hain gustuko dudan lanera eramaten nauen espazio hau nire lekurik gogokoena da”. 

Javier Yanci Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko Gorputz eta Kirol Hezkuntza Saileko irakaslea da eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterreko arduraduna. Eta bera da, bestalde, aurreko lerroen egile. 

Nola iritsi: 42°49'57.3"N 2°41'12.3"W