euskaraespañol

Gaurko irudia

Gure txokoak: Laneko zurrunbilotik isolatua

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/04

Irudia
Jon Irazusta, honoris causa doktoreen basotik Arte Ederren Fakultatera doan basoko bidean. | Argazkia: Fernando Gómez. UPV/EHU

“Basoa eta belardien arteko nahasketa beti oso gustukoa izan dut.  Ingurune urbanizatuetan ez dira horrelakoak maiz ikusten, baina Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioa-Erandio Eremuan, horrelako txoko bat dugu. Bertan, haltzak, urkiak, haritzak, pagoak, pinuak eta gure basoetan ikusten ditugun beste arbola batzuk daude. Zolua belardi leuna da. Paseoan edo korrika maiz zeharkatzen dut zonaldea eta une batean bada ere, laneko zurrunbilotik isolatua sentitzen naiz. Hala ere aitortu behar dut, lanean aplikagarriak izan diren zenbait ideia zuhaitz hauen azpitik igarotzean bururatu zaizkidala.  

Basotxoa Arte Ederretako Fakultatearen atzealdean dago, tarterik baduzue biziki gomendatzen dizuet bertara gerturatzea, ziur naiz lanera indarberrituak itzuliko zaretela.”  

Hau Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Fisiologia Saileko katedradun Jon Irazustaren leku gogokoena da. Aurreko lerroen egilea ere bera da. 

Nola iritsi: 43°19'50.1"N 2º58'17.2"W 

Audio honetan basotxoan egunotan entzuten diren soinuak aditu ahal dira: