euskaraespañol

Gure txokoak: Patioan, adiorik ez

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/03/10

Irudia
Conchi Fernández, eserita, Bizkaiko Esperientzia Geletako lankideek inguraturik. Argazkia: Mikel Bilbao. UPV/EHU.

Ba da urtebete atal honetara Conchi Fernándezen txokorik gogokoena ekarri genuela, Bizkaiko Esperientzia Geletako patioa, haren hitzetan eraikinaren erdigune neuralgikoa. Gaur itzuli egin gara toki berera, baina oraingoan lankideek inguratuta, zeren bihar, hogei urtez ikastegiko idazkari izan ondoren, eta uste zuen baino lehentxeago, erretiroa hartuko baitu. Bitarte honetan guztian, 55 urtetik gorakoen lehenbiziko 19 promozioak ikusi ditu Giza Zientzien unibertsitate-titulua eskuratzen. Azken hirurek, ia 200 ikaslek, apirilaren 1ean izango dute graduazio-ekitaldia. Eta Conchi hantxe egongo da haien ondoan. Zorterik onena opa diegu ikasturte honetan bizitzako aldi berri bati ekingo dioten guztiei. 

Nola iritsi: 43°15'28.8"N 2°55'23.3"W