euskaraespañol

Gaurko irudia

Gure txokoak: Txoko erdi ezkutua

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2022/05/12

Irudia
Juanjo Aberasturi Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren aurrean dagoen lorategi txikiko banku batean. Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

“Zoko erdi ezkutu batean…” Horrela hasten da Alfredo Donnay musikagile arabarraren abesti ezaguna, eta era berean agertu zen nire aurrean, “bertan egon gabe egonik”, Gasteizko Ingeniaritza Eskolako sarrera nagusiaren aurrean dagoen lorategia.

‘Gure Txokoak’ atalerako beste edozein leku aukera nezakeen, niretzat Arabako campusa hiri-parke handi baten barruko eraikin multzo ederra baita, baina “adiskidetasun handi bat” hasi zen aukeratutako lekuarekin, Arabako Campuseko EHUterpe abesbatzako kide izan nintzenean. Entsegu egunetan, bazkalostean eta entseguaren ordura arte, ia beti soberan izaten nuen denbora bertako eserlekuetako batean eserita egoten nintzen ederki, bitartean landu behar genituen kantuak errepasatzen nituelarik. Inguruko unibertsitate bizitzari erreparatzen nion, leku hartako argien eta itzalen artean, inoiz lo-kuluxka ederren bat ere eginda.

Hau da JuanJo Aberasturi Farmazia Fakultateko dekano taldeko idazkari administratiboaren lekurik gogokoena. Eta bera da, bestalde, aurreko lerroen egile.

Nola iritsi: 42°50'20.7"N 2°40'29.2"W