euskaraespañol

Gure txokoak: Liburu arteko agora

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/12/10

Marian Piñeiro
Marian Piñeiro, Gipuzkoako Campuseko bibliotekan. Argazkia: UPV/EHU.

“Carlos Santamaría Zentroan dagoen liburutegia oso toki preziatua da unibertsitate komunitatearentzat. Bere baliabide edo zerbitzuak alde batera utzita, liburutegia agora bezala ulertzen da, hirugarren leku bezala, bertan gustura dagoelako joaten den espazio bezala, erosotasunerako espazio komun bezala. Bertan, pertsonek lanerako leku eroso bat aurkitzen dute, liburuek bultzatuta. Fatxada gardenak dituzten liburutegiak gustatzen zaizkit, barruko jarduera erakusten dutenak. Eraikin horrek, aitzitik, hormigoizko fatxada inguratzaile eta itxi horrekin, aretoen barrualdea ikusteko aukera ematen digu, patioen bidez. Gozatzen ez ditugun patioak dira, baina artikulazio-espazioak dira eta argiztatzen dute. Interesgarriak dira patioan zehar ikusizko interakzioak. Batez ere, arratsaldetik aurrera, irakurgelak txoko honetatik ikustea gustatzen zait, jendeak zer irakurtzen ari diren imajinatzea, filosofoak, ingeniariak, kimikariak edo arkitektoak izango diren, eta haien isiltasuna imajinatzea, puntu honetatik egiazko dirudien isiltasuna”.

Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko Gipuzkoako Campuseko Liburutegiko zuzendari ondoko Marian Piñeiroren txokorik gogokoena.

Nola iritsi: 43.308791, -2.011522