euskaraespañol

Gure txokoak: Izpilikuen arteko bidea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/01/23

Irudia
Ula Iruretagoyena. Foto: UPV/EHU

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gipuzkoako Campusean dagoen Carlos Santamaria Zentrora doan bidea egun beroetan distira erakusten duten labandek edo izpilikuek edertzen dute. Hauxe da Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Arkitektura Sailaren irakasle Ula Iruretagoyenak aukeratutako txokoa.

“Gerturatze-espazioa. Ibilian soilik definitzen den espazioa. Deskubritzearekiko erlazioa duen definizioa. Carlos Santamaria Zentroaren sarreran albo batean, lehen begiradan azaltzen ez dena. Bigarren maila batean egonda ere, harreman formal estua dute biek, liburutegiaren kurbatura egiten duen bide bakarra delako. Kokalekua eta forma ezezik, campus osoan aurki daitekeen labanda pilaketaren leku bakarra da. Labandaren erabilera hau landa eremuan oso ohiko da, ez baina, hirietako lorategietan. Gainera, lora gutxi daude campusean, eta masa begetal bat egiten eta landare bakarra erabili izana ezohikoa da. Labanda, usainkor, ukigarri eta erleen atrakzio leku”.

Nola iritsi: 43.308791, -2.011522