| English
-
Listu-tanta bakar baten kutsatze-ahalmena aztertu dute lehen aldiz
-
UPV/EHU ikertzaileek Europako proiektu bat lortu dute minbiziaren aurkako estrategia berriak ikertzeko
-
Gure txokoa: Aire zabaleko paseoa, inspirazio-iturri
-
Euskal bioteknologia mundu zabalean
-
Alfonso Davalillo saritu du Club Excelencia en Gestión elkarteak
Gure txokoak: Argi-izpien elkargunea
- Photocampus
Lehenengo argitaratze data: 2022/01/27

“Elbira Zipitria Zentroa Gipuzkoako Campuseko eraikin berriena da. Eta bere sarrera eta korridorea aukeratu ditut honen ikusgarritasunagatik. Hona lau pisuetako argia sartzen da eta garai, ordu eta eguraldiaren arabera kolore eta distira desberdinak jasotzen ditu. Alde desberdinetako leihoetatik sartzen diren argi izpien topagunean bihurtzen da.
Korridore honetan Esperientzia Geletako ikasleak egoten dira. Lan esparrutik erretiratutako pertsonak baina ikasteari utzi nahi ez diotenak. Eta izpietan bezala, ikasle gazteen eta esperientziadunen topaleku bihurtzen da.”
Leku horixe aukeratu du Gure Txokoak atalerako Amaia Irazustak, Euskal Herriko Unibertsitateko Elbira Zipitria zentroko zuzendariak eta Gipuzkoako Esperientzia Geletako zuzendariak. Aurreko lerroak ere hark idatzi ditu.
Nora iritsi: 43°18'47.6"N 2°00'33.4"W