euskaraespañol

Gure txokoak: Historia handiko gunea

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/02/20

Irudia
Argazkia: Nuria González. UPV/EHU.

Gaur egungo Hezkuntza eta Kirol Fakultateko kiroldegi hau Irakasleen Eskolaren jatorrizko eraikinaren ondoren eraiki zen hezkuntza fisikoko eskoletarako, bertako ikasketa plan guztietan dagoen ikasgaia. Historian zehar erreforma txikiak egin zaizkio, harik eta, 2005.ean, gaur egungo itxura izan zuen arte. Bere tarima irakasleen eta ikasleen asanbladen, herri bazkarien, ikastegiko langileen arteko saskibaloi partiden eta abarren lekuko izan da; egun irakaskuntzako eta Arabako Campusaren kirol zerbitzuak antolatutako jardueretarako baliatzen delarik.

Honako hau da Arantza Juarros Ostolazak, Hezkuntza eta Kirol Fakultateko administrariak, erakutsi nahi izan digun txokoa: "Oso gune erakargarria da, talde ez oso handietan jarduera jakin batzuk egiteko. Horregatik onarpen handia du ezagutzen duen jendearen artean".

Nola iritsi: 42°50'24.3"N 2°40'25.4"W