euskaraespañol

Gure txokoak: Begirada bat campusari

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2021/03/24

Irudia

“Txoko hau aukeratu dut, nire fakultateko izkina hau, goizetan askotan hemen geratzen naizelako makinako txokolate bat hartzeko, campuseko Kimikako, Zuzenbideko eta Informatikako fakultateei begira eta alde batetik bestera doan edo eguzkia dagoenean zelaian esertzen den jendeari begira. Txokolatearen tarte hauetan beti pentsatu dut ikasleen ongizate psikologikoa ere badela espazio irekiak eta aire zabalekoak izatea, atseden hartzeko, solasean aritzeko eta, askotan, elkarrekin bazkaltzeko.

Pentsamendu hori inoiz baino garrantzitsuago bihurtu da pandemia garaian; izan ere, parkeetan eta lorategietan koronabirusa saihestu dezakegu –ez dira asko horretarako aukera ematen diguten tokiak– eta natura sendagarriarekin kontaktuan egon gaitezke, kideekin batera. Hori pentsatzen dut leihotik begiratzen dudanean eskola ematetik edo ikasleren bati Arreta Psikologikorako Zerbitzuan arreta ematetik bueltan natorrenean eta, bulegora itzuli baino lehen, indarberritzeko atsedenaldi bat egiten dudanean.

Gainera, hemendik UPV/EHUren logoa ikusten dudalako ere gustatzen zait txoko hau, zuria atzealde urdinarekin, eta egunero gogoratzen didalako inspiratzen gaituen Eman ta zabal zazu esaldia eta zeinen harro nagoen komunitate honetakoa izateagatik.”

Hau da Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko irakasle Patricia Insuaren txokorik gogokoena.

Nola iritsi43.307571, -2.009236