euskaraespañol

Zeinu Hizkuntzen Nazioarteko Eguna

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/09/23

Irudia

NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2020ko irailak 14. NORK:  Laura López. Komunikazio Bulegoa

 

Munduan 70 milioi pertsonak baino gehiagok erabiltzen dute existitzen diren 300 zeinu-hizkuntza horietako bat. Egun hau 2018tik ospatzen da, eta horretarako Gorren Munduko Federazioa sortu zen eguna aukeratu zen, 1951n.

Zeinu-mintzairaren interprete profesionalaren figura funtsezkoa da gorrei benetako parte-hartzea eman nahi dien edozein gizartetan, gorren eta entzuleen arteko komunikazio-zubi gisa jarduten baitute. Hori dela eta, UPV/EHUn badugu Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzua, unibertsitate-komunitate osoari zerbitzu hori eta beste batzuk eskaintzen dizkiona.