euskaraespañol

Hau uda! #5

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2020/06/25

Pasealeku batetik ibai baten bokalea ikusten dugu. Ezkerrean hiria dugu, sei solairu inguruko garai ezberdinetako eraikuntzekin, bata bestearekin pilatuta, zuriz hesitutako itsas-pasealeku batez inguratuta. Atzean, muino berde bat. Bokala amaituta, itsasoa eta zeruertza zabaltzen dira. Zerua hodeitsua eta etereoa da, tonu arrosa eta laranjetan.

NON: Donostia. NOIZ: 2020ko maiatzak 9. NORK: Iñaki Munain. EHUalumni. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola.

 

Ilunabarreko argiak Urumearen bokalean

Maiatza hasi berrian uda dastatzen genuen.

 

 

'Gure leihoen beste aldean' saileko argazki guztiak Photocampusen.

Atal honetan aurrekoak bezalakoa izango ez den uda honetaz zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus